euskaraespañol

UPV/EHUn ospatuko da Jakiunderen urteko lehen ohiko batzarra

Noiz eta non

Noiztik: 2016/04/08 Noiz arte: 2016/04/07, 10:00 - 14:25

Irudia

Deskribapena

Ostiralean, apirilak 8, 10:00etan, UPV/EHUko Bizkaia Aretoko Baroja gelan (Abandoibarra etorbidea 3, Bilbao), Jakiunde, zientzia, arte eta letren akademiak urteko lehen ohiko batzarra burutuko du. Euskal Herriko Unibertsitateak ekitaldi hau hartzen duen lehen aldia izango da honako hau.

Ekitaldian, Akademian barneratuko diren kide berrien hautaketa gauzatuko da eta izen berriak jakinaraziko dira. Ezagutza eta artearen alorreko 69 kideez antolatutako ordezkaritza nabarmena bilduko da eta Akademiaren egitasmo berrien berri ere emango da.

Juan Pablo Fusi historialariak, publikoaren, akademikoen eta unibertsitateko errektoreen aurrean hitzaldia eskainiko du.