euskaraespañol

Menpekotasun zahar eta berriei buruzko Osasun Biltzarra

Noiz eta non

Noiztik: 2016/04/22 Noiz arte: 2016/01/14, 09:00 - 11:14

Irudia

Deskribapena

Apirilaren 22an, ostirala, UPV/EHUko Bizkaia Aretoan (Abandoibarra etorbidea 3, Bilbo), ‘26. Osasun Biltzarra: Menpekotasunen aurrean... geure buruen jabe' kongresua ospatuko da, osasun-alorrean euskara sustatzeko helburua duen Osasungoa Euskalduntzeko Elkarteak antolatuta. Bertan, osasunaren kontzeptuan egoera fisikoaz gain, alde emozional eta sozialak ere aztertuko dira hainbat ikuspuntutatik, menpekotasun zahar zein berrien aurrean osasun-langileek nola jokatu dezaketen aztertuz, herritarren burujabetasun-maila sustatzeko.

Antolatzaileek adierazi dutenez, XXI. mendeko gizartea, oro har, hainbat menpekotasunen barne bizi da, hala nola fisikoak, psikologikoak edo sozialak. Eta gainera, aldaketa demografikoak, teknologikoak eta sozialak direla eta, menpekotasun berriak sortzen ari dira etengabe.

Biltzar honetan, bi egunetan zehar, hiru mahai-inguru burutuko dira. Bata, ohikoa den substantzia edo drogen menpekotasunari buruzkoa. Bigarrena, teknologiek dakartzaten menpekotasun berriei buruzkoa, telefono mugikorretatik datozkigunak bereziki. Eta hirugarrena, zahartzaroari eta arlo sozio-sanitarioari lotutakoa.

Bestalde, hiru tailer osagarri ere egongo dira, arlo praktikoagoak lantzeko. Horiekin batera, ahozko komunikazioei tarte gehiago eskainiko zaie, jendearen parte-hartzea bultzatzeko. Eta posterrei dagokienez, egitarauan tarte bat izango da interesatuek egileen azalpenak entzuteko aukera izan dezaten.