euskaraespañol

Iratxe Jaio eta Klaas Van Gorkum-en tailerra, BideOtik zikloaren baitan

Noiz eta non

Noiztik: 2016/04/26 Noiz arte: 2016/04/25, 09:00 - 08:51

Irudia

Deskribapena

Asteartean, apirilak 26, 9:00etan, UPV/EHUko Arte Ederren Fakultateko Gradu Aretoan (Sarriena auzoa z/g, Leioa), Iratxe Jaio eta Klaas Van Gorkum bideoartistek bideosorkuntzari buruzko tailer bat eskainiko dute. UPV/EHUko Arte Ederren Fakultateak Azkuna Zentroarekin elkarlanean antolatutako ekimen hau, BideOtik zikloaren baitan kokatzen da. Ziklo honek, ikus-entzunezko bestelako narratibei begira jarrita, bideoaren bidez inguruan duguna erregistratu eta irudikatzeko modu berriak erakusten dizkigu.

Tailerrean, jabetzearen ideia aztertuko da, abiapuntu bezala autoreen beraien lan batzuk eta baita Jean Rouch-en ‘Les maîtres fous' fikziozko dokumentala bezalako adibide historikoak hartuta. Mimetizazio, faltsifikazio edo kopia estrategiek originalaren zentzua iraultzeko duten boterea aztertuko da eta, kanibalizazio kulturala eguneroko kontua den mundu honetan, tresna politika moduan duen potentzialari buruz ere eztabaidatuko da.

Tailer hau, Azkuna Zentroa eta UPV/EHUko Arte Ederren Fakultatearen arteko kolaborazio ekimen bat da bideogitnzari buruz. Eta parte hartzaileek, Iratxe Jaio eta Klaas van Gorkum-en ‘Work in progress' eta ‘Últimas Palabras' filmen emanaldira joateko aukera izango dute asteartean bertan, hilak 26, 19:00etan, Azkuna Zentroan.