euskaraespañol

Xabier Sáenz de Gorbearen inguruko topaketa

Noiz eta non

Noiztik: 2016/04/28 Noiz arte: 2016/04/25, 19:00 - 09:28

Irudia
Xabier Sáenz de Gorbea

Deskribapena

Ostegunean, apirilak 28, 19:00etan, Guggenheim Bilbao Museoko Entzungelan, Xabier Sáenz de Gorbea arte-kritikari, idazle, komisario eta UPV/EHUko Arte Ederren Fakultateko arte-irakasle entzutetsuaren eta haren lanaren inguruko topaketa burutuko da. Sáenz de Gorbearen lana funtsezkoa izan da euskal artegintzan.

Guggenheim Bilbao Museoak antolatu duen topaketa honen moderatzailea Félix Linares kazetari eta aurkezlea izango da. Sarrerak doakoak izango dira eta eskuragarri izango dira Museoko txarteldegian eta webgunean.

Parte-hartzaileak:

  • Zuhar Iruretagoiena, artista eta UPV/EHUko irakaslea
  • Andere Larrinaga, UPV/EHUko irakaslea
  • Maite Redondo, kazetaria
  • Roberto Sáenz de Gorbea, galerista
  • Juan Ignacio Vidarte, Guggenheim Bilbao Museoko zuzendaria
  • Miguel Zugaza, Pradoko Museoko zuzendaria