euskaraespañol

From Yodelers to Punk-Rockers nazioarteko I. sinposioa

Noiz eta non

Noiztik: 2016/11/02 Noiz arte: 2016/10/31, 09:30 - 08:43

Kokapena

Areto nagusia - Letren Fakultatea
Paseo de la Universidad 5. -01006- Vitoria-Gasteiz (Araba)

Irudia

Deskribapena

Azaroaren 2 eta 3an, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen Letren Fakultateko Areto Nagusian egingo da From Yodelers to Punk-Rockers nazioarteko I. sinposioa: Music and the American West, REWEST (Research in Western American Literature) ikertaldeak antolatuta, urte luzeetako esperientzia duenak Amerikako Estatu Batuen mendebaldeko ekoizpen kulturala eta nazioartean duen eragina aztertzen.

Sinposioaren bidez, ikusmolde zientifikoa eta interes akademikoa musika herrikoian jarri nahi dira oraingo honetan, lurralde zehatz baten kultura, soziologia eta/edo politikaren adierazpidea baita, baina, aldi berean, kultura ezberdinen arteko lotura eta zubiak ageri uzten dituena. Xede horrekin, egun horietan zehar, unibertsitate ezberdinetako zenbait irakaslek musika talde, mugimendu musikal, kultur tradizio, soinu banda, gutxiengo zehatzei zein bestelako alderdi musikalei buruzko lanak aurkeztuko dituzte.

Arreta berezia eman behar zaie hiru osoko bilera nagusiei, non, orotara, ikuspegi konposatu eta anitza eskainiko baita. Lehenengo, azaroaren 2an, 10:00etan hasita, Neil Campbell Derby-ko unibertsitateko irakasleak, Amerikako Estatu Batuen mendebaldeko kulturaren nazioarteko aditurik handienetakoak, hitzaldia eskainiko du Willy Vlautinek Richmond Fontaine-en duen lan musikalaren literatur balioaz, bereziki Winnemucca diskoa aztergai hartuta. Beste bi ponentzia nagusietan gehiago sakonduko da Amerikaren mendebaldearen eta estatu musikaren arteko harreman transatlantikoetan. Izan ere, bai asteazkenean, 18:00etan Hendrik Röver, nola azaroaren 3an, 12:00etan, Fernando Navarro, Atlantikoaren alde honetatik abiatuko baitira. Röver karrera interesgarria duen konpositore eta bakarlaria dugu, hain zuzen ere, Los DelTonos taldeko buru egindako lanak ezagutarazi izan duena, hogeita hamar urtetako bizi luzea duen talde honek ikur eta xede izan baitzuen amerikar rocka gaztelaniaz egin zitekeelako leloa. Beste aldetik, Fernando Navarro musika kazetaria da eta El Paísen idatzi ohi du. La Ruta Americana izeneko bere bloga bisitatuenetakoa dugu iparamerikar musikaren berri eguneratu izan eta musika horretaz gozatu nahi bada. Gainera, Navarrok, egonezin eta sortzaile, idatzi ere idatzi ditu, besteak beste, Martha: Música para el recuerdo liburua 66 rpm editorialak 2015 urtean argitara emandakoa eta Acordes Rotos: Retazos eternos de la música norteamericana editorial berak 2011.ean argitaratuta.

Kontzertu bat ere antolatu da Lobo & Camine taldearen eskutik, fakultateko Areto Nagusian, azoroaren 2an, 13:00etan.