euskaraespañol

UPV/EHUren Klaustroa bilduko da

Noiz eta non

Noiztik: 2016/11/29 Noiz arte: 2016/11/28, 09:30 - 14:56

Kokapena

Baroja entzunaretoa - Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbao (Bizkaia)

Irudia

Deskribapena

BIHAR, asteartea, azaroak 29, 9:30ean lehenengo deialdian (10:00etan bigarrenean), Bizkaia Aretoko Baroja gelan (Abandoibarra 3, Bilbo), UPV/EHUren Klaustroa bilduko da.

Aztergaien zerrendan hauxe da puntu bakarra:

• 2015/2016 ikasturteko Kudeaketa Txostena.

Ikasturteko Eginkizunen Programa normalean urteko azken Klaustroan aurkezten da, baina oraingo honetan errektore berriak aurkeztuko du urte hasieran, karguaz jabetu ondoren.

 

*Klaustroa balioz eratzeko lehen deialdian, gutxien dela kideen erdia bertaratu dela egiaztatu beharko da. Bigarren deialdia 30 minutu beranduago izango da eta Klaustrora bertaratu diren kideekin eratu ahal izango da