euskaraespañol

ACAEXA-AEIKE eta Arabako Esperientzia Gelen I. Pintura Lehiaketa

Noiz eta non

Noiztik: 2017/01/23 Noiz arte: 2017/02/28, 08:00 - 14:00

Kokapena

Araba

Irudia

Deskribapena

Esperientzia Gelako Ikasle eta Ikasle-ohien Kultur Elkarteak (ACAEXA-AEIKE) eta Arabako Campuseko Esperientzia Gelek I. Pintura lehiaketa antolatu dute, arte plastikoak sustatu eta bultzatzeko asmoz elkartekideen eta aipatu geletako ikasleen artean. Bi talde horietako kide guztiek dute parte hartzeko aukera.

Parte-hartzaile bakoitzak bi lan aurkeztu ahal izango ditu gehienez, behar bezala sinatuta. Pinturaren gaia eta teknika libreak izango dira. Artelanek ez dute 100 cm-ko luzera baino gehiago izango, ez eta 30 cm baino gutxiagokoa ere. Artelan bakoitzak bere markoa eduki beharko du. Beira-zumitza ere markotzat hartuko da. Baldintza egokiak ez dituzten artelan guztiak baztertuak izango dira.

200 eurotan baloratutako pintura material teknikoko sei sari banatuko dira. Hautatutako artelan guztiekin erakusketa bat antolatuko da Araba aretoan (Dendaraba merkataritza-gunea), apirilaren 11tik maiatzaren 5era arte.

"Parte-hartzaileek" beren lanak zuzenean aurkeztu beharko dituzte Dendarabako ARABA aretoan, apirilaren 8an, goizeko 10ak eta 11k bitartean. Artelan bakoitzarekin batera izena emateko inprimakia joango da, behar bezala beteta. Aipatu inprimakia Acaexaren helbide elektronikora bidali beharko da, otsailaren 28a baino lehen.

Oinarriei buruzko edozein informazio jaso edo eskaera egiteko, acaexa@ehu.eus helbide elektronikora edo elkartearen webgunera (https://sites.google.com/site/acaexaaeike/) jo daiteke.

Informazio gehigarria