euskaraespañol

AEIKE eta Esperientzia Gelen I. pintura lehiaketaren erakusketa

Noiz eta non

Noiztik: 2017/04/11 Noiz arte: 2017/05/05, 18:00 - 20:00

Irudia

Deskribapena

Asteartean, apirilak 11, 18:00etan hasita, Dendaraba merkataritza guneko Araba aretoan, Arabako campuseko Esperientzia Geletako ikasle ohien elkarteak (ACAEXA-AEIKE) eta Esperientzia Gelek antolatu duten I. pintura lehiaketara aurkeztu diren artelanen erakusketa inauguratuko da.

Erakusketa irekita egongo da maiatzaren 5era arte 18:00ak eta 20:30ak bitartean eta hamalau artistaren hogeita lau pintura eta artelan erakutsiko dira eta, hauen ondoan, beste lau artistak, teknika eta material ezberdinak erabilita egindako sei eskultura egongo dira ikusgai. Lehiaketaren bidez arte plastikoak sustatu nahi dira ikasgela eta AEIKE elkarteko kideen artean.