euskaraespañol

Edukiontzi industrialetan egindako interbentzio artistikoaren irabazlea aurkeztuko da

Noiz eta non

Noiztik: 2017/05/18 Noiz arte: 2017/05/17, 11:30 - 13:39

Kokapena

Bilbao (Bizkaia)

Irudia
Iazko proiektu irabazlea. Argazkia: Mikel Mtz. de Trespuentes

Deskribapena

Ostegunean, maiatzak 18, 11:30ean, Bilboko Itsasadarra Itsas Museoko zabaldegian (Ramón de la Sota kaia 1, Bilbo), prentsaurrekoa eskainiko da Bilboko Itsasadarra Itsas Museoko Interbentzio Artistikoen programaren 5. edizioko proiektu irabazlea aurkezteko. Ekimena UPV/EHUko Arte Ederretako Fakultateak, Bilboko Itsasadarra Itsas Museoak, Aurtenetxea Containers enpresak eta Bilboko Udalak antolatu dute.

Programaren helburua merkantzien garraiorako erabili ohi diren edukiontziak industrialentzako proposamen artistiko bat egitea izan da. Artelan irabazlea María de Viana eta Xabier Dobaranen ‘El camino de la Sirga' izan da eta Itsas Museoko zabaldegian kokatuko da urte bete ikusgai egon dadin.

Prentsaurrekoan parte hartuko dute:

  • Nekane Alonso, Bilboko Udaleko Kultura Saileko zinegotzi ordezkaria
  • Patxi Juaristi, UPV/EHUko Bizkaiko Campuseko errektoreordea
  • Jon Ruigómez, Bilboko Itsasadarra Itsas Museoko zuzendaria
  • Arantza Lauzirika, UPV/EHUko Arte Ederretako Fakultateko dekanoa
  • Nekane Alonso, Bilboko Udaletxeko Kultura Saileko zinegotzi ordezkaria
  • Julen Aurtenetxea, Aurtenetxea Containers enpresako gerentea
  • Nora Sarasola, Bilbao Ekintzako zuzendari orokorra (Bilboko Udala)
  • María de Viana eta Xabier Dobaran, UPV/EHUko Arte Ederretako Fakultateko ikasleak eta aukeratutako eskulturaren egileak