euskaraespañol

UPV/EHUren XVII. Zientzia Astearen inaugurazioa Bizkaian

Noiz eta non

2017/11/08 2017/11/08, 11:00 - 13:44

Kokapena

Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbao (Bizkaia)

Irudia

Deskribapena

UPV/EHUren Zientzia Astea 2017 hastear da. Aurten UPV/EHUk bere Zientzia Astea ospatuko du azaroaren 8tik 12ra bitartean Bilbon eta Barakaldon, azaroaren 9tik 12ra Gasteizen eta azaroaren 9tik 11ra Donostian.

Bizkaia Aretoan (Abandoibarra 3, Bilbo) inaugurazio ekitaldia asteazkenean, azaroak 8, 11:00etan izango da, eta bertan izango dira:

  • Patxi Juaristi Larrinaga, Bizkaiko Campuseko errektoreordea UPV/EHUn
  • José Luis Martín González, ikerketaren arloko errektoreordea UPV/EHUn
  • Oihane Agirregoitia Martinez, gazteria eta kirol saileko zinegotzi ordezkaria Bilboko udalan
  • Adolfo Morais, unibertsitate eta Ikerketako sailburuordea Eusko Jaurlaritzan

Bestalde, Barakaldoko Clara Campoamor Zentro Zibikoan, inaugurazioa asteazkenean ere izango da, 12:00etan, eta parte hartzaileak izango dira:

  • Arturo Muga, UPV/EHUko Garapen Zientifikoaren eta Transferentziaren arloko errektoreordea
  • Nerea Cantero Gurtubay, Barakaldoko udaleko Kultura, Hezkuntza, Euskara, Gazteria eta Droga-mendekotasunen Prebentzio Arloko zinegotzi ordezkaria
  • Gorka Zubiaurre,  Barakaldoko udaleko Alkatetza eta Herritarren Parte-hartze Arloko zinegotzi ordezkaria

UPV/EHUren Zientzia Astea izaera ludikoa eta pedagogikoa duen eta adin guztietako jendeari irekita dagoen jaialdia da. Eta bere helburua, euskal gizartea zientziaren eta teknologiaren mundura erakartzea da, eta aldi berean euren jakin-mina piztea. Zientzia entzun, dastatu, ikusi, usaindu, ukitu, eta sentitzeko aukera paregabea da, eta hain zuzen ere, horretan egunero lan egiten duten UPV/EHUko irakasle eta ikertzaileen eskutik.

Edizio honetan, Zientzia Astearen eskaintza, egoitza guztiak kontuan hartuta, 52 txoko zientifiko, 60 tailer baino gehiago eta 42 txangok osatuko dute. Gainera, zientzia-ikuskizun bat (lau egoitzetan egingo dira saioak), lau lehiaketa eta bakarrizketa zientifikoen Zientzia Club egitaraua atondu dira.

Ikasleentzako bisita gidatuak

Bihar ere, 9:30ean, Bizkaia Aretoan, Zientzia Asteak ateak irekiko dizkie Bizkaiko ikastetxeei. Bigarren Hezkuntzako ia 3.500 ikaslek asteazkenetik ostiralera egingo dituzte Bizkaia Aretoan jarritako txoko zientifikoetan ibilaldi gidatuak. Bisita horiek bereziki diseinatu dira Bigarren Hezkuntzako ikasleentzat, eta oso interesgarri eta zirraragarriak gertatu ahal zaizkie, batez ere, zein bide akademiko hartzeko unean daudenean.

Bizkaian, UPV/EHUk FECYT - Ekonomia, Industria eta Lehiakortasun Ministerioarekin, Eusko Jaurlaritzarekin, Bilboko Udalarekin, Barakaldoko Udalarekin, Euskaltelerekin, Euskotrenekin, Kutxabankekin, Metro Bilbaorekin eta Senerekin  batera antolatzen du Zientzia Astea.