euskaraespañol

Gaurko irudia

Ekitaldia: ‘Orgullo en la ciencia’

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2022/06/29, 19:00

Kokapena

Bidebarrieta Kulturgunea
Bidebarrieta 4. -48005- Bilbao (Bizkaia)

Deskribapena

Datorren ekainaren 29an, LGTBIQA+ Harrotasunaren Nazioarteko Eguna ospatu eta hurrengo egunean, Bilboko Bidebarrieta liburutegian "harrotasuna zientzian" izeneko ekitaldia egingo da, sexu- eta genero-aniztasuna zientziatik, Kultura Zientifikoko Katedratik, Ortzadar LGBTI  elkartetik eta EHUko Berdintasun Zuzendaritzatik lantzeko. 

Ekimena Bilbao Bizkaia HARRO programaren barruan dago, eta Bidebarrieta Kulturgunea, DIPC (Donostia Physics Center) eta CFM (Materials Physics Center) erakundeen laguntza du, baita Eusko Jaurlaritzaren babesa ere. 

Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) errektore Eva Ferreirak zabalduko du jardunaldia eta, ondoren, 15 minutuko lau hitzaldi labur izango dira. Hitzaldietan sexu eta genero aniztasunarekin lotutako hainbat gai jorratuko dira, soziologiaren, medikuntzaren edo neurozientzien ikuspegitik, besteak beste.    

Hitzaldiak: 

 -. Aitzol Garcia-Etxarri, fisikaria eta Zientzia Fisikoetan doktorea Euskal Herriko Unibertsitatean UPV/EHUn: ‘Zientzia dibertsifikatzeko erronka’ 

 -. Daniel Ruiz Gabarre, neurozientzialaria: ‘LGTBIQA+ aniztasuna Zientzian: egungo egoera eta berdintasunaren aldeko ekintzak’ 

 -. Gracia Trujillo, soziologoa: ‘Hezkuntzaren esparruko binarismo sexu- generikoetatik haratago pentsatuz’ 

 -.Daniel García Abiétar, medikua: ‘ Pertsona transei osasun-laguntza ematea ekoizpen material eta identitario gisa’