euskaraespañol

Erakusketa: IntruSOSudurluzeak

  • Ekitaldia

Noiz eta non

Noiztik: 2022/01/14 Noiz arte: 2022/01/24

Kokapena

Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbao (Bizkaia)

Hartzaileak:
Ikasle
Administrazioko eta Zerbitzuetako Pertsonala
Irakaskuntza eta Ikerkuntzako Pertsonala
Irudia

Deskribapena

Pinturaren bidez, ‘IntruSOSudurluzeak’ erakusketak sudurluze terminoaren inguruan hamar egileek dituzten ikuspegiak erakutsi nahi ditu. Julen Aralucek, erakusketaren antolatzaileak, honako hau dio: "Erakusketa honen bidez, gutariko bakoitzak bere ikuspegia eskaintzen du sudurluzeak ideiaren inguruan. Eta denok ditugu, gutxienez, bi gauza komun: hezkuntza eta pintura”.

Sudurluze hitzak hainbat esanahi izan ditu azken urteotan, eskubiderik gabe sartu denari erreferentzia egiten diona, esaterako. Hala ere, erakusketako protagonistek gehiago sakontzen dute terminoa: “Sudurluze ideia dagokion lekutik kanpo dagoen zerbait bezala planteatzen dugu – edozein modutan, «dagokion lekutik kanpo» ideiak korrespondentzia ezegonkorra eta zehaztugabea planteatzen du. Zein da bakoitzari dagokion lekua? Zerk edo nork zehazten du kokapen estatiko hori? Ze irizpideren arabera iruditzen da kokapen hori? Nolanahi ere, kokapen anbiguoa da. «Dagokion lekutik kanpo» ideiaren erroan, gure existentziaren balio eta esanahi zehaztugabe eta aldakor berbera aurkitzen dugu –, zerbaiten jatorria edozein izanik ere eta leku horren izaera edozein izanik ere”, dio Julen Aralucek. Gainera, honako hau gaineratzen du: “IntruSOSudurluzeak erakusketak ez du ezer esan nahi. Bere helburua ez da ezer adieraztea edo baieztatzea. Pintura-lagin bat da, askoren artean. Eta, beraz, keinu bat proposatzen du”.

Egileak dira Arantza Gaztañaga, UPV/EHUko titulatua eta bigarren hezkuntzako irakaslea, eta UPV/EHUko irakasle hauek: David García, Estitxu Aberasturi, Iñaki Imaz, Izaskun Alonso, Jorge Rubio, Joseba Eskubi, Julen Araluce, Txus Meléndez eta Waldo González.

‘IntruSOSudurluzeak’ erakusketa urtarrilaren 14tik 24ra egongo da zabalik, UPV/EHUko Bizkaia Aretoan, Bilbon, 08: 00etatik 20: 00etara, astelehenetik ostiralera.

Sarrera librea da.