euskaraespañol

Escape room bat unibertsitatean

  • Photocampus

Lehenengo argitaratze data: 2019/10/23

Irudia

Urriaren 31ra arte Elkanoko Ekonomia eta Enpresa Fakultateak escape room bat izango du. Bizkaiko Campuseko ekintzailetza programak Zitekek antolatu du ekimena. Horren helburua da ikasleei erronka bat ezartzea, norberaren kontura egindako lanaren gainean nolako ezagutza duten ikusarazteko eta ekintzailetzari buruzko errealitatea ezagutzeko aukera emateko.

Behin murgilduta eta erlojuak aurrera egin ahala, paregabea eta desberdina da pertsona bakoitzarentzat gertatzen dena... Galdu egingo al duzu?

Parte hartzea doakoa da, baina aldez aurretik erregistratu beharko da.