euskaraespañol

Erakusketa: Espazioak eraikitzen

Noiz eta non

Noiztik: 2022/02/01 Noiz arte: 2022/02/28

Kokapena

Txillardegi aretoa - Carlos Santamaria Zentroa
Plaza de Elhuyar 2. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Irudia

Deskribapena

Juanjo Altuna Akizuk ‘Espazioak eraikitzen’ izeneko erakusketa aurkeztu du Euskal Herriko Unibertsitatean. Bergaran aspaldidanik bizi den margolari arrasatearra Bergarako pintore taldeko kidea da, eta bere sorkuntza eta irakasle lanak uztartzen ditu.

Erakusketaren egileak dio: “Espazioa asmatzea pinturaren funtsezko erronka da betidanik, eta hala azpimarratzen du bere koadroen izenburuetan: eraikitzen ari diren espazioak. Horrela, pintura honen aireko gorputzak sortzen duen egitura lineal fin eta konplexuari eraikuntza-elementuak aplikatu nahi zaizkio. Aldi berean, materiaren opakutasuna diseinu geometrikoaren gardentasun argiarekin gainditzea da kontua. Era berean, abstrakzioa ez da elementu autoerreferentzial huts izaten gelditzen, baizik eta hizkuntza bat bere baitan, forma hutsaren nahimenean sartua, bere formek eta egiturek, bere esanahi literala alda dezaten, ikuspegi eta sentsazio desberdinak trasmitituz. Geometriak espazio eszenografikoak uzten ditu agerian. Hala ere, bere prozesuak arte geometrikoago batera eramaten du, eta horren bidez pinturaren konplexutasunen ulermen oso pertsonalera hurbil gaitezke”.

UPV/EHUko Carlos Santamaria Zentroko Txillardegi aretoan, otsailaren 1etik 28ra, egongo da zabalik EHUkultura Gipuzkoa programaren barruan antolatutako ‘Serie-Espacios en construcción’ erakusketa. Ordutegia goizeko 8:00etatik arratsaldeko 20:30ak arte izango da, astelehenetik ostiralera, eta larunbatean 9:00-14:00. Sarrera librea da.