null

‘Solstiziotik solstiziora, Amerikan barrena’ erakusketa Pabiloian

Noiz eta non

  • Noiztik: 2019/04/01
  • Noiz arte: 2019/05/17

Kokapena

Erakusketa gela - Unibertsitate Pabilioia
Los Apraiz 1. -01006- Vitoria-Gasteiz (Araba)

Deskribapena

Maiatzaren 17ra arte, Arabako campuseko Unibertsitate Pabiloian (Apraiztarrak, 1. 01006 Gasteiz) egongo da Xabier Artola Zubillagaren ‘Solstiziotik solstiziora, Amerikan barrena’ izeneko erakusketa.

Erakusketan egileak zehazten du 27.000 kilometrotan egindako ibilbidea. Argazkilariak egindako 9.000 argazkien artean hautaketa eginda, Eskozia Berria, Terranova, Quebec, Concord, New York, New Orleans, Monterrey, Mexiko hiria, Puebla, Costa Rica, Panamá, Medellín, Mompox, Cartagena, Ecuador, Trujillo, Lima, Atacama, Santiago, Araucanía, Chiloé, Bariloche, Perito Moreno, Ushuaia eta beste toki askotara eramango gaitu, tren, autobus, automobil, ontzi, hegazkinen baten barruan, kaleak, hiriak, herriak, museoak, hondartzak, oihanak, basamortuak, mendiak, jendea… geltokiak, tabernak, ostatuak… Egiazko bidaia esperientzia!

Irekiera ordutegia 08:30etan hasi eta 20:30etan amaitzen da, etenik gabe, astelehenetik ostiralera bitartean eta sarrera libreaz.