euskaraespañol

Leonardo da Vinci-ri buruzko erakusketa

  • Photocampus

Lehenengo argitaratze data: 2019/07/05

Irudia

Duela 500 urte hil zen Leonardo da Vinci, historiak eman digun jeinu handienetakoa. Hori dela eta Bizkaiko Campuseko Liburutegiak (Leioan) egileari buruzko erakusketa antolatu du omenaldi gisa, iraila arte ikusi ahal izango dena.

Bere figurarekin lotutako enigmek eta bere garaian bost mende aurreratuta zeuden asmakizunak egitea– are zirraragarriago bihurtzen dute pertsona hori, halakorik posible bada.

Erakusketa honen bidez, Leonardoren unibertso handira hurbildu nahi gaituzte Liburutegiko lankideek, egin zuen guztiaren zati txiki bat erakutsiz: asmakizunak, azterlan anatomikoak, margolanak...