euskaraespañol

Erakusketa: Isiltasunaren ahotsak

Noiz eta non

Noiztik: 2019/11/16 Noiz arte: 2019/11/26, 00:00 - 00:00

Kokapena

Txillardegi aretoa - Carlos Santamaria Zentroa
Plaza de Elhuyar 2. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Irudia

Deskribapena

Euskal Herriko Unibertsitateko Donostiako Carlos Santamaria Zentroko Txillardegi aretoan, Isiltasunaren ahotsak (Suizidioari buruz aritzeko artearen bidezko elkarrizketak) erakusketa ikusgai dago. Erakusketak azaroaren 15tik 27era bitarte iraungo du. Ordutegia: Astelehenetik ostiralera 9:00etatik 20:30etara eta, larunbatetan, 9:00etatik 14:00etara. Sarrera irekia da.

Isiltasunaren ahotsak izenburua du Jesús Manuel Garcíaren ilustrazio bilduma eta Mª Antonia Zamoraren lana biltzen dituen erakusketak, zeina suizidioaren errealitatea hurbiletik ezagutzen dutenak entzun eta ulertzeko saio bat den. “Dutenak” hori egiaz pertsona guztiak izango ez ote garen planteatuta, tabu errotu honi ikusgaitasuna emango dion elkarrizketa bat proposatzen da artearen bitartez.

Suizidioaren osteko doluan, hitzen bidez adierazi ezin diren eta hautemangarri bihurtu ez daitezkeen emozioak ageri dira, hiltzea

erabaki aurreko unean ageri diren berberak, seguru asko. Hala, jada ahotsik ez duten edo isilduak izan ziren pertsonen gomutan, espazio hau alboan dugunari zer sentitzen duen galdetzeko aitzakia gisa sortu da, jakinik ezer esan gabe ere kolorearen bidez adieraz litekeela erantzuna, kurben bidez isla litekeela edo entzute keinu batek bakea sentiaraz lezakeela.

Ilustrazioak eta piezak suizidioa landu ahal izateko oinarrizkoak diren kontzeptuetako batzuk irudikatzeko asmoz sortu eta aukeratu dira, eta gizartean garrantzia dutenak irudikatu nahi izan dira bereziki, ikusten dituenarengan gogoeta piztu dadin.

Erakusketa bakarrik edo beste norbaitekin ikusta, isiltasun pisutsu bat apurtu nahi da.

Izan dadila artea komunikaziorako bide bat, errealitate zail bat hurbiltzeko modua sentsibilizazioaren erreleboa hartzea tokatzen zaigunontzat, kontakizunerako aitzakia edo antidotoa.

Kolaboratzaileak:

  • Leire Izaguirre García (Kriminologoa eta antolatzailea)
  • Jesús Manuel García (marrazkigilea)
  • María Antonia Zamora (Zeramikaria eta psikologoa)
  • Besarkada-Abrazo*
  • Biziraun*
  • Aidatu (Euskal Suizidologia Elkartea)
  • Kriminologiaren Euskal Institutua
  • Justizia Leheneratzailearen Teoria eta Praktika Laborategia
  • EHUkultura

(*hurbileko norbaiten suizidioa pairatu duten pertsonen elkarteak)