euskaraespañol

Ebatzi da XXIX. Ipuin laburraren sariketa

  • Kronika

Lehenengo argitaratze data: 2021/05/26

Irudia

Ezagutzera eman dira irabazleak UPV/EHUko Arabako Campuseko Errektoreordetzak eta El Correo S. A.k antolatutako unibertsitateko ipuin laburren sariketaren 29. edizioan. Gaztelaniazko ‘El presupuesto’ eta euskarazko ‘Tentuz’ izan dira epaimahaiak aukeratutako lanak.

Gaztelaniaz aurkeztutako ipuinak aztertuta, epaimahaiak Javier Abelardo Gonzálezi eman dio saria, ‘El presupuesto’ ipuinagatik. Epaimahaiak azpimarratu du egileak egindako “ironia erakustaldia, literatur ariketa gisa, formula epistolar berritzaile baten bidez”. Bestalde, euskarazko modalitatean Urtzi Oleaga bizkaitarra izan da irabazlea, ‘Tentuz’ lanarekin. Epaimahaiaren iritziz, ipuinean nabarmena da “ironiaren erabilera egokia, irakurlea ezustean harrapatzen duen amaiera lortuarekin”. Bi idazleek 1.000 bana euro eskuratuko dute.

Azpimarratzekoa da modalitate bietako epaimahaiek beste hiru lan nabarmendu dituztela: ‘Elvis vive’, Miguel Ángel Blázquezena, “kutsu poetikoaz zaurgarritasunaren gorazarrea egiten duen ipuin humanista”; ‘Balígrafo’, Fuad Gonzalo Chacón Tapiasena, “errealismo magikoz baliatzen den eta nolabaiteko konpromiso soziala ageri duen narrazioa, egituraren aldetik bikain biribildua, ahots original baten bidez”; eta  ‘Oinuslaria’, Jon Aiastuiren “umore beltzezko kontakizun bizia. Kirolaren ikuspuntu komertzialetik irakurlearen konplizitatea bilatzen duen protagonistaren istorio lortua”.

Edizio honetan 283 ipuin jaso dira, haietako 24 euskaraz, ez bakarrik Euskal Herritik, baina baita kanpotik ere: adibidez, Madril, Bartzelona edo Malagatik... eta are urrunagotik ere, kasurako Mexiko, Venezuela, Kolonbia, Portugal edo Italiatik.