euskaraespañol

UPV/EHUren Unibertsitate Orientazioko Azoka Araban

  • Photocampus

Lehenengo argitaratze data: 2020/02/01

Irudia
Argazkia: Nuria González. UPV/EHU

Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen 2020ko Unibertsitate Orientazioko Azoka, larunbat honetan, otsailak 1, Gasteizen dago. Helburua da eskaintzen diren graduak aurkeztea eta unibertsitate aurreko ikasleei ikasketak aukeratzen laguntzea.

UPV/EHUko Unibertsitate Orientazioko Azokaren hurrengo hitzordua Bilbon izango dugu datorren larunbatean, eta bi ingurune desberdinetan egingo da. Sarrikon, Ekonomia eta Enpresa Fakultatean, ikasketa hauek egongo dira: Arteak eta Giza Zientziak, Gizarte eta Lege Zientziak, Zientziak, Ingeniaritza eta Arkitektura, eta unibertsitateko zerbitzuen stand-ak. Eta Bizkaia Aretoan, Osasun Zientzietako titulazioak. Bi eraikinak elkarrengandik hainbat kilometrotara daudenez, bisitariek bi egoitzen arteko doako autobus anezka zerbitzua erabil dezakete goiz osoan zehar. Gomendatzen da unibertsitatearen webgunea bisitatzea aldez aurretik, eta hautatutako informazio saioetara joateko ordutegiak ondo programatzea.

Informazio gehiago:  2020ko Unibertsitate Orientazioko Azoka