euskaraespañol

Galder Sasiainek irabazi du Carlton Hoteleko Arte lehiaketa

Endika Ruizen eta Manuel Mesaren lanak ere aukeratu dituzte

  • Albisteak

Lehenengo argitaratze data: 2019/09/17

Irudia

Carlton hotelak bere Arte lehiaketaren IX. edizioaren sari banaketa antolatu du UPV/EHUren eta Bilboko udalaren laguntzarekin. Aurtengo irabazleak Galder Sasiain bere “Broken” lanarekin, Endika Ruiz “Materia y Construcción” pinturarekin bigarrena izan da eta hirugarren sailkatua Manuel Mesa izan da “Sobre la resistencia” lana aurkeztuz.

UPV/EHUko Arte Ederren fakultateko Pintura saileko irakasle diren Ainhoa Akutain,eta Luis Candaudap, Bilboko udaleko kultura zinegotzia den Gonzalo Olabarria, aholkulari artistikoa den Mercedes Prado eta hotel Carltonen ordezkari bezala, Mari Sol Corral izan dira edizio honetako epaimahaikideak.

Sari banaketaren ekitaldira Bilboko gizarte eta kultura arloko ordezkariak hurbildu dira beraien lanak aurkeztu dituzten 34 artistekin batera. Lehiaketa honek ordainsariak ematen dizkie irabazleei: 3000 eurokoa lehenengo sailkatuarentzat, 2.000 bigarrenarentzat eta 1.000 eurokoa hirugarrenarentzat.