euskaraespañol

Gipuzkoako Esperientziaren Ikasgeletako ikasturte amaierako ekitaldia

Noiz eta non

2021/06/02, 11:00

Kokapena

Antonio Beristain Areto nagusia - Carlos Santamaria Zentroa
Plaza de Elhuyar 2. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Deskribapena

Euskal Herriko Unibertsitateko Esperientziaren Ikasgeletan (55 urtetik gorakoentzat) ematen den Giza Zientzietako Unibertsitate Tituluaren (2017-2021) hemeretzigarren promozioko ikasturte amaierako ekitaldia egingo da.

Gipuzkoako Campuseko errektoreorde Agustin Erkizia eta Gipuzkoako Esperientziaren Ikasgeletako zuzendari Amaia Irazusta ekitaldiaren buru izango dira. Halaber, UPV/EHUko Zuzenbide Fakultateko irakasle Luis Castellesek ‘La transición política española (1975-1982)’ izeneko hitzaldia eskainiko du. Ikasleen ordezkariak Jesusa Taratielek eta Josemi Sarriak ekitaldian parte hartuko dute ere.

Egitaraua:

-Ekitaldiaren hasera: Esperientziaren Ikasgeletako zuzendaria.

-Hitzaldia: ‘‘La transición política española (1975-1982)’.

-4. mailako ordezkariaren parte-hartzea.

-Ekitaldiaren amaiera: UPV/EHUko Gipuzkoa Campuseko errektoreordea.

-Taldeko argazkia (agintariak eta ikasleak) zentroaren sarreran.