euskaraespañol

Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolako graduazio ekitaldia

Noiz eta non

2021/12/10, 18:00

Kokapena

Areto nagusia - Ignacio Maria Barriola Zentroa
Plaza Elhuyar 1. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Deskribapena

Ostiralean, abenduaren 10ean, 18:00etan, UPV/EHUko Ignacio Mª Barriola Zentroko areto nagusian, Donostian, Euskal Herriko Unibertsitateko Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolak 2019-2020ko ikasturteko 179 tituludunen eta 2020-2021 ikasturteko 184 tituludunen graduazio ekitaldia ospatuko du.

Eva Ferreira Euskal Herriko Unibertsitateko errektorea, J. Xabier Ostolaza eskolako zuzendaria, eta Agustin Erkizia campuseko errektoreordea ekitaldiaren buru izango dira.

EGITARAUA

-J. Xabier Ostolaza UPV/EHUko Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolako zuzendariak hasiera emango dio ekitaldiari.

-Espediente hoberenen aipamena.

-2019-2020  ikasturtean graduatu diren ikasleei diplomak banatzea.

-2020-2021  ikasturtean graduatu diren ikasleei diplomak banatzea.

-Eva Ferreira Euskal Herriko Unibertsitateko errektoreak amaiera emango dio ekitaldiari.

-Musika emanaldia.