euskaraespañol

Gizarte Antropologiako ikasleen graduazio ekitaldia

Noiz eta non

2022/06/03, 12:00

Kokapena

Areto nagusia - Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea
Avenida de Tolosa 70. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Deskribapena

Ostirala, ekainaren 3an, 12:00etan, Euskal Herriko Unibertsitateko Hezkuntza, Antropologia eta Filosofia Fakultateko areto nagusian, Donostian, Gizarte Antropologiako XXVII. promozioaren graduazio-ekitaldia egingo da.

Ekitaldiaren buru Beñat Amenabar Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultateko dekanoa izango da eta lagun izango ditu Mari Luz Esteban irakaslea eta Pilar Romero, María Ochoa zein Juan Carlos Redondo ikasleak. Easo Abesbatzako beteranoek girotuko dute ekitaldia, Ramon Berazaren zuzendaritzapean.

 EGITARAUA

-Dekanoaren ongi etorria

-Irakaslearen hitzak

-Ikasleen hitzak

-Tituluen banaketa

-Dekanoaren agurra