euskaraespañol

Arkitekturako ikasleen graduazioa

  • Kronika

Lehenengo argitaratze data: 2018/11/15

Irudia

Euskal Herriko Unibertsitateko Arkitekturako Goi Eskola Teknikokoak 2017-2018 promozioko 97 ikasleei diplomak emateko ekitaldia egin zuen. Ekitaldian ikasketa-amaierako aparteko bi sari eta bikaintasun aipamen bat banatu ziren. Campuseko errektoreorde Agustin Erkizia, eskolako zuzendari Juan Jose Arrizabalaga eta HAEOko Gipuzkoako ordezkaritzaren presidente Judith Ubarrechena ekitaldiaren izan ziren. Halaber, Raul Montero eta Emilio Pardo (RUE arquitectos) ikastegi honen ikasle ohiek hitzaldia eskaini zuten, baita MUGAK-Nazioarteko Arkitektura Bienalaren komisario eta arkitekto Pedro Astigarragak ere.