euskaraespañol

Graduazio ekitaldia Letren fakultatean

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2022/11/18, 18:00

Kokapena

Areto nagusia - Letren Fakultatea
Paseo de la Universidad 5. -01006- Vitoria-Gasteiz (Araba)

Deskribapena

Ostiralean, arazoak 18, 18:00etan Euskal Herriko Unibertsitatearen Letren Fakultateko Areto Nagusian, 2021/22 ikasturtean ikastegi honetan irakatsitako Filologia (63), Ingeles Ikasketak (63) eta Euskal Ikasketak (40) titulazioetan egresatutako ikasleen graduazio ekitaldia egingo da.

Ekitaldiaren buru Junkal Gutiérrez Mangado UPV/EHUren Euskara, Kultura eta Nazioartekotzearen arloko errektoreorde eta Belén Bengoetxea fakultateko dekanoa izango dira. Iñaki Bazán Díaz Filologia eta Historia Saileko irakasle agregatua eta ikastegiko dekano ohia izango da promozioaren aitabitxia.

Diplomak emateaz gain, Letren Fakultateko langile erretiratuak omentzeko ere aprobetxatuko da ekitaldia.