euskaraespañol

Gure txokoak: Leku pribatua baina beti irekia

  • Photocampus

Lehenengo argitaratze data: 2021/06/30

Irudia
Mª Jesus Otal bere bulegoan. Argazkia: UPV/EHU

"Donostiako Enpresa Ikasketen Unibertsitate Eskolan (egungo Ekonomia eta Enpresa Fakultatea, Gipuzkoa) 44 urtez lan egin ondoren, ziurtasun osoz esan dezaket eskolako leku kutuna zein izan den eta orain ere zein den: nire lan bulegoa, lan jardunaldia igarotzen dudan lekua. Nire leku pribatua da, bertan irekitzen dut posta, mugitzen ditut erantzunaren zain dauden paperak, egiten ditut gai garrantzitsuak konpontzeko deiak, etab. Bertan zertzen da kudeaketa lana, betiere ondo egiten ahalegindu naizena, “lan ona” xede. Bertan adoretu izan naiz, egunez egun gustura baino gusturago etortzeko nire txokora.

Baina, gainera, nire eremu pribatua bada ere, ez dute sartzeko eragozpenik arazo administratiboren bat dutenak edo, besterik gabe, agurtzera datozenak, behingoagatik giza harremanak burokrazia administratiboari gailenduko balitzaizkio bezala.

Lan ibilbidea helmugara iristear da, laster hartuko baitut erretiroa. Nostalgia sentitzen ote dudan nire bizitzaren parte bat uzteagatik? Ez. Oroitzapen onak, eta asko, gordeko ditut niretzako. Eta barne-barnean beste zerbait eramaten dut: hainbeste une, eta hain onak, igaro ditudan pertsonekin eraikitako adiskidetasuna. Eskerrak ematen dizkiot unibertsitateari horrelako pertsonak ezagutzeko aukera emateagatik; ziur nago elkarren artean sortutako adiskidetasuna betiko izango dela."

Hauxe da gure gaurko gonbidatuak, Ekonomia eta Enpresa Fakultateko (Gipuzkoa) Administrazio eta Zerbitzuetako Langileen koordinatzaile (Idazkaritza) Maria Jesus Otalek, aukeratu duen lekua. Aurreko lerroak ere berak idatzitakoak dira.

Nola iritsi: 43.311569, -2.010493