euskaraespañol

Gure txokoak: Espazio arrazionalista bat

  • Photocampus

Lehenengo argitaratze data: 2019/12/19

Irudia
Argazkia: Tere Ormazabal. UPV/EHU.

Ekonomia eta Enpresa Fakultatean, sarrerako halla igaro ondoren, estetika arrazionalista duen espazio garbi batera helduko gara. Dirudi beirate zabalek eraikuntza inguratzen duen parkerantz irekitzen dutela. Ondoko pergolan, Labe Garaietako makina zaharrek beraien tokia aurkitu dute. Eraikin osoa da berezia, baina gehienbat espazio hau, bere forma sinple eta funtzionalak arkitektura modernoaren adierazpen osatua baitira. Ez dago arrazoira zuzendutako estetika arkitektoniko bat baino ezer egokiagorik zentro akademiko batentzat.

Honako hau da Felipe Serrano Ekonomia eta Enpresa Fakultateko Ekonomia Aplikatuko katedradunak «Gure txokoak» atalerako hautatu duen eremua.

Nola iritsi: 43°16'23.4"N 2°57'31.9"W