euskaraespañol

UPV/EHU-HABIC enpresa-gela aurkezteko ekitaldia

Noiz eta non

2021/10/04, 09:30

Kokapena

Arkitektura Goi Eskola Teknikoa
Plaza Oñati 2. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Deskribapena

Euskal Herriko Unibertsitateak eta HABIC Euskal Herriko Habitat, Zur, Bulego eta Contract sektoreko kluster-elkarteak, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen sailaren eta Eusko Jaurlaritzaren Etxebizitza sailaren laguntzarekin, sortutako UPV/EHU-HABIC Enpresa Gelaren aurkezpen ekitaldia egingo da. Ikasgela hau mundu akademikoaren eta enpresa-munduaren arteko harremana areagotzeko sortu da, arkitekturako ikasleei arkitekturako, ekipamenduko eta diseinu jasangarriko prestakuntzan sakontzeko espazio bat eskainiz.

Ekitaldian parte hartuko dute:

-Agustin Erkizia, UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko errektoreordea

-José Ignacio Asensio, Gipuzkoako Ingurumeneko foru diputatua

-Mikel Martínez, HABIC elkarteko presidentea

-Pablo Garcia, Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza, Lurzoru eta Arkitekturarako zuzendaria