Arabako Foru Aldundiak eta Euskal Herriko Unibertsitateak Henrike Knörr ikerketa beken lehen edizioko deialdia egin dute. Arabako Lurralde Historikoan, lurralde osoan edo eskualde edo eremu batean euskararen erabilerari buruzko ikerlanak sustatzea izango dute helburu beka horiek.
| English
-
Edateko ura tratatzeko instalazio eramangarrien fabrikazioa, Think Big 2022 enpresa-ideiarik onena
-
Etxetresna elektrikoen balio-bizitza optimoa aztertu dute, ingurumen-inpaktuak murrizteko
-
Eusko Jaurlaritzak eta UPV/EHUko Bilboko Ingeniaritza Eskolak buia ozeano-meteorologiko berria instalatu dute Bizkaiko uretan pertsonen segurtasunerako erabiltzeko
-
TECNALIAk eta UPV/EHUk areagotu egin dute beren lankidetza indar handiagoz aritzeko ikerketan eta enpresetarako ezagutza transferentzian
-
Pornoaren gehiegizko kontsumoak eragin kaltegarria dauka gazteen osasunean eta afekziozko ikaskuntzan
Henrike Knörr ikerketa bekak
- Albisteak
Lehenengo argitaratze data: 2021/12/03

Arabako Foru Aldundiak “Euskara sustatzeko plan estrategikoa Araban 2019-2022” dokumentua onartu zuen 2018ko abenduan. Dokumentu horren helburu nagusia da euskal hiztunak eta euskal hiztunen sareak aktibatzea, baita lurraldean euskaraz bizitzeko aukerak bermatzeko baldintzak sortzen jarraitzea ere.
Ildo horretatik, Arabako Foru Aldundiak eta Euskal Herriko Unibertsitateak uste dute ezinbestekoa dela prozesuaren inguruko ikerketa bultzatzea, eta, ondorioz, erabaki dute urtero deialdi bat argitaratzea euskararen erabilerari buruzko ikerlan monografikoak eta gradu eta master amaierako lanen proiektuak sustatzeko. Deialdi hau baliatu dute, Henrike Knörren familiarekin batera, Henrike Knörr (Tarragona 1947 -Gasteiz 2008) euskalari eta euskaltzaleari erreferentzia egiteko, bekei UPV/EHUko Letren Fakultateko katedradun izandakoaren izena emanez, bi erakundeon arteko lankidetza giroak lagundurik.
Deialdi honetan master amaierako lanen proiektuak lehenetsiko badira ere, beste ikerlan monografiko edo gradu amaierako proiektu batzuk ere onartuko dira, aurrerago egingo diren tesiak bultzatu nahirik, baina, nolanahi ere, unibertsitateko irakasle doktore batek bermatu beharko du proiektua. Proiektuek ikertuko duten gai nagusia euskararen erabilera izango da (Arabako Lurralde Historikoan, lurralde osoan edo eskualde edo eremu batean), edozein jakintza arlotatik ikertuta.
Abenduaren 15a da proiektuak aurkezteko azken eguna.
Deialdiaren oinarriak ALHAOn daude argitaratuta.