Zerbitzuei buruzko ebazpenak

UPV/EHUko erregistroko bulegoen ordutegia

Erabakia, 2020ko martxoaren 12koa, UPV/EHUko idazkari nagusiarena, UPV/EHUko erregistroko bulegoen ordutegia argitaratzeko dena, COVID-19 (SARS-CoV-2) birusaren osasun alertarako protokoloak eragindako aldi beterako egoeraren ondorioz.

UPV/EHUk COVID-19 (SARS-CoV-2) birusaren osasun alertarako protokoloa dauka ezarrita, eta horren ondorioz, gerenteak 2020ko martxoaren 12an erabakia eman zuen COVID-19 dela-eta administrazio eta zerbitzuetako langileei aplikatuko zaizkien ezohiko neurriak zehazteko.

Erabaki horri jarraikiz, 2020ko martxoaren 16tik aurrera langileek udako lanaldia egingo dute, gerentearen 2019ko irailaren 30eko Erabakiko II. eranskinean jasota dagoena.

Neurri horiek eraginda, egokitu egin behar da 2012ko maiatzaren 16ko Erabakia, Gobernu Kontseiluarena, UPV/EHUko Erregistro Orokorraren Antolaketa eta Funtzionamendurako eta Erregistro Elektronikoa Sortzeko Arautegia onartzen duena, erabaki horren I. eranskinean jasota baitago UPV/EHUko erregistro bulegoen zerrenda.

Hori guztia kontuan hartuta, UPV/EHUko Estatutuetako 187.1.b. artikuluarekin bat etorrita

ERABAKI DUT

LEHENENGOA.- Erregistroen ordutegia 09:00etatik 13:00etara izango dela zehaztea.

BIGARRENA.- Ordutegia hori izango da COVID-19 (SARS-CoV-2) birusaren osasun alertarako protokoloa eta hori lotutako erabakiak indarrean dauden bitartean.

HIRUGARRENA.- Erabaki hau argitaratzea eta hedatzea ehutaularen bidez, web gunearen bidez eta UPV/EHUko egoitza elektronikoaren bidez.

LAUGARRENA.- Erabaki honek 2020ko martxoaren 16tik aurrera izango ditu ondorioak.

 

Leioa, 2020ko martxoaren 12a

 

Pedro Iriondo Bengoa

UPV/EHUko IDAZKARI NAGUSIA