euskaraespañol

Musulman eta Arabiar Mundurako Sarreraren II. jardunaldiak

Noiz eta non

2019/09/27 2019/09/27, 11:00 - 13:30

Kokapena

Vitoria-Gasteiz (Araba)

Deskribapena

Letren Fakultateak eta Micaela Portilla ikerguneak Musulman eta Arabiar Mundurako Sarreraren II. jardunaldiak hartuko dituzte, aurtengo edizio honetan ´Mairuak… eta kristauak? Al-Andalusen eragina identitate penintsularraren eraikitzea´ tituluaren pean. Jardunaldi hauen bidez analisirako tresna eta bitarteko berriak eskaini nahi zaizkie bertaratukoei, arabiar eta musulman mundura hurbilduko badira.

Bitarikoak dira II. jardunaldi hauen helburu nagusiak: lehendabizi, historiografia tradizionalak al-Andalusen inguruan baliatu dituen kontzeptuak azaldu nahi dira, zer nolako testuinguruan sortu eta egun analisietarako kategoria gisa izan dezaketen bideragarritasunaren berri emanez; bigarrengoz, ikertzaileek azken hamarkada hauetan ezarri dituzten analisi kategoria berriak aipatu, bai eta zergatik diren egokiagoak ere iturburu historikoek emandako informazioaren neurrira. Bi helburuok lortuta, hiritar eta gizarte gogoetatsu eta malguagoa lortzeko bidea erraztuko genuke, iraganeko paradigma identitarioetan ainguratuta egon ordez, erraztasun handiagoez helduko liekete egungo gizarte konplexu, anitz eta mudakorrak dakartzan erronkei.

Jardunaldiak gradu eta graduondoko ikasleentzat dira, bai eta bestelako unibertsitarioentzat eta, oro har, euskal gizartearentzat. Era berean, populazio arabiar eta musulmanarengana ere iritsi nahi du, diziplina zientifiko askotarikoek mundu horren inguruan egindako azken interpretazioen berri jaso dezaten.

Bigarren edizioak bost jardunaldi izango ditu eta Alejandro García Sanjuán Huelvako unibertsitatekoak ‘Al-Andalus espainiar identitatearen eraikitzean: nazionalismoa eta jakite historikoa’ tituluaz emango duen hitzaldiarekin hasiko da. Asteazkenez, irailak 25, 11:00etan hasita izango da UPV/EHUren Letren Fakultateko ikasgela nagusian.

Ostiralean, irailak 27 dituela, 11:00etan, Arabako Campuseko Micaela Portilla ikerguneko ekitaldi aretoan, izango da jardunaldion bigarren hitzordua. Oraingo honetan, hitzaldia Maribel Fierro ILC CSICekoaren esku izango da. Titulua ‘Islama eta bere ezaugarriak al-Andalusen’.

Informazio gehigarria