Zerbitzuei buruzko ebazpenak

Izenpe ziurtagirien iraungitzeari buruzko Informazio oharra

IZENPE herritarren ziurtagiriak aukera ematen du elektronikoki identifikatzeko eta sinatzeko administrazio publikoekiko (tokikoak, foralak, autonomikoak eta estatukoak) eta zerbitzu pribatuekiko harreman telematikoetan.

Gure kasuan, ziurtagiri hori UPV/EHUren txartel korporatiboan sartuta dago, eta egoitza elektronikora sartzeko eta hainbat dokumentu (fakturak, aktak...) elektronikoki sinatzeko aukera ematen digu.

IZENPE ziurtagiriak 4 urteko balioa du, eta ziurtagiriaren titularrak mezu elektroniko bat jasoko du, iraungitze data baino 60 egun lehenago, egin duen eskaeran emandako helbidean. Bertan, iraungitze dataren berri jasoko du, ziurtagiria berritu dezan.

Bizi garen alarma egoerak sortutako inguruabar bereziak kontuan hartuta, honako prozedura hau ezarri dugu unibertsitateko kideen IZENPE ziurtagiriak berritzeko:

  1. Baldin eta ziurtagiria alarma egoeran iraungiko zaizun pertsona horietako bat bazara, eta berritu behar duzula joz gero, mezu bat bidali behar duzu helbide honetara, honakoak adieraziz: izenpeber@ehu.es
    • Izen-abizenak, NANa.
    • Konfinatuta zauden erreferentziazko campusa, joan-etorriak saihesteko.
    • IZENPE ziurtagiria berritzeko beharraren justifikazio laburra, ziurtagiriaren iraungitze dataren berri eman dizuten mezuarekin batera.
  2. Zure mezuari erantzunez, adieraziko dizugu noiz eta zer ordutan joan behar duzun zure erreferentziako campusera ziurtagiriak berritzeko prestatutako bulegora.
  3. Ziurtagiria berritzeko hauek eraman beharko dituzu:
    • IZENPE txartelarekin eta ziurtagiriarekin batera karpeta batean entregatutako PINa eta PUKa.
    • zure txartel korporatiboa.
    • zure NANa.

Agiri horiek ezinbestekoak dira ziurtagiria berritzeko.

Alarma egoerak iraun bitartean, IZENPE ziurtagiriak astean behin berrituko dira toki hauetan:

  • Araba: Campuseko errektoreordetzaren eraikinean. Izardui komandantea, 2. Jendearentzako Arreta Zerbitzua.
  • Bizkaia: Errektoreordetzaren eraikinean, Lan Harremanetarako Zerbitzua.
  • Gipuzkoa: Julianategi.

Gogorarazi nahi dizugu ezarritako prebentzio neurriak hartu eta errespetatu beharko dituzula zure osasuna eta zurekin arituko diren langileena zaintzeko.

Leioan, 2020ko apirilaren 17an