euskaraespañol

'Arkitektura eta Ondarea. Begirada bat berdintasunetik' jardunaldia

Noiz eta non

Noiztik: 2020/03/06 Noiz arte: 2020/03/03, 09:30 - 00:00

Kokapena

Ekitaldi aretoa - Micaela Portilla Ikergunea
Justo Vélez de Elorriaga 1. -01006- Vitoria-Gasteiz (Araba)

Deskribapena

Ostiralean, martxoak 6 dituela, 9:30etan, Arabako Campuseko Micaela Portilla ikerguneko ekitaldi aretoan, izango da ‘Arkitektura eta ondarea. Begirada bat berdintasunetik' jardunaldia, Kultur Paisaiak eta Ondarea UNESCO Katedrak , Eraikitako Ondareari buruzko Ikertaldearekin batera (GPAC-UPV/EHU) antolatua.

Jardunaldiak emakumeek arkitekturaren eta ondarearen diziplina esparruaren barruan dituzten zailtasunei buruzko hausnarketa kritikorako gune bat sustatzea du helburu. Aukera honetan, beren diziplinetatik emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren bila lan egiten duten ikertzaileak gonbidatu dira. Besteak beste, kultur ondarearen alborapen androzentrikoa, ondare arkitektonikoa eta generoa, historiografiak ezkutatutako arkitekturak eta euskal testuinguruan arkitekturan dauden desberdintasunak aztertuko dira hitzaldietan.

Jarduera doakoa da, baina izena eman behar da 945014546 telefonoan edo posta elektronikoz katedra.tpp@gmail.com helbidera idatzita.

Jardunaldiari buruzko informazio gehiago izateko: http://www.catedraunesco.eu/actualidad/jornada-arquitectura-y-patrimonio-una-mirada-desde-la-igualdad/