euskaraespañol

Txinako arkitekturari buruzko nazioarteko jardunaldia

Noiz eta non

2019/12/13, 12:00 - 00:00

Kokapena

Arkitektura Goi Eskola Teknikoa
Plaza Oñati 2. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Deskribapena

Txinako kultura sekula ez da Euskaditik orain bezain hurbil egon. Ibilbidea lasaitasunerantz erakusketa hurrengo urtarrilaren 24ra arte egongo da ikusgai gurean, Euskal Herriko Unibertsitateko Arkitektura Goi Eskola Teknikoan, MUGAK Euskadiko Nazioarteko Arkitektura Bienalaren bigarren edizioaren barruan, eta horren harira, ostiral honetan, abenduak 13, 12:00etan, Shanghaiko bi arkitekto ospetsu etorriko dira Euskal Herriko Unibertsitateko Arkitektura Goi Eskola Teknikora, eta Txinako zurezko eraikuntza-tradizioaren nondik norako guztien berri emango dute. 

Lehenik eta behin, tenplu budistei buruzko erakusketa ikusgai dagoen gunean bertan, tearen zeremoniari buruzko azalpenak emango dituzte, eta horren ondoren, bi hitzaldiak entzuteko aukera izango da, ingelesez. Aurreneko hitzaldia Tongji Unibertsitateko (Txinako garrantzitsuenetako bat) Liu Yan irakasleak emango du; Eraikuntzaren gramatika Txinako zurezko arkitekturan izenburupean, Yan-ek bi egitura-mota esplikatuko ditu: Tailiang eta Txuandou izenekoak, hain zuzen. Bigarren hitzaldia, Avatamsakaren artea: Txinako arkitektura budista X. mendetik XII. mendera bitartean, Tianjin Unibertsitateko Ding Yao irakasleak emango du, eta Europako mugimendu barrokoaren paretsukoa izan zen estiloari buruzkoa izango da, hau da, “lore bat bezain polita” esan ohi zaion mugimenduari buruzkoa.

Weiqiao Wang arkitektoa da Ibilbideak lasaitasunerantz erakusketaren komisarioa. Bertan, Txinako Zhejiang eskualdeko mendietako hogeiren bat monasterioren plano, argazki eta maketak egongo dira ikusgai; besteak beste, Zazpi Pagoden Tenpluarenak. Erakusketan tamaina handiko lau maketa daude ikusgai. Urtarrilaren 24ra arte egongo da zabalik erakusketa, astelehenetik ostiralera, UPV/EHUko Arkitektura Goi Eskola Teknikoan. Weiqiao Wang erakusketaren komisarioak Shanghain eta Madrileko Unibertsitate Politeknikoan egin zituen ikasketak, eta beste unibertsitate batzuetan ere ikasi du, hala nola Harvard-en. Bere lanetan, monasterio budistak eta zistertarrak konparatzen ditu alderdi arkitektonikoan aintzat hartuta. Horretarako, ehundik gora monasteriotan ibili da Txinan, eta gaur egun, monasterioetako espazioei eta bizimoduari buruzko ikerketa-lan betean murgilduta dago.