euskaraespañol

Jardunaldia: Hezkuntza-frogak

Noiz eta non

2018/11/09, 09:00 - 00:00

Kokapena

Antonio Beristain Areto nagusia - Carlos Santamaria Zentroa
Plaza de Elhuyar 2. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Deskribapena

Hezkuntza-frogak ekitaldia  Donostian  egingo da aurten lehenengoz, azaroaren 9an,  UPV/EHUko Carlos Santamaria Zentroan, Euskadiko Eskola Kontseiluak antolatuta eta UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedraren laguntzarekin.

Ekitaldi hori, Bilbon udaberriro egiten dena, UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak antolatzen duen ekitaldi bat da, hezkuntza arloko gaiak lantzeko eta bertaratuei hezkuntza-gaiak azaltzeko ebidentzia zientifikoan oinarrituta. Horretarako, hezkuntza arloko hainbat lagun biltzen dira, elkarren artean azaldu eta eztabaidatzeko modako baieztapen, proposamen eta hezkuntza-jarduera edo balizko beste praktika batzuen oinarrian dauden (edo ez dauden) frogak. 

Goizeko 09:00etatik 13:00etara bitartean, hainbat adituren hitzaldiak eskainiko dira, zeintzuek hizpide hartuko baitituzte hezkuntzarekin lotutako gaiak, beti ere oinarritzat harturik eskura ditugun froga zientifikoak.  Adituek bereziki azpimarratuko dute zein den gaur egun eskura dagoen ebidentzia onena ikasgeletako eta hezkuntza-sistema osoko errealitate desberdinak lantzeko. Marta Ferrero psikologiako doktorea da mintegiaren zuzendaria.

Ekitaldia doakoa da lekuak bete arte, eta parte hartzeko posta elektroniko bat bidali behar da  huiseek@euskadi.eus helbidera, parte-hartzailearen izen-abizenak eta lantokia adieraziz.

EGITARAUA

9:00 – 9:10: Sarrera

9:10 – 9:20: Aurkezpena

9:20 - 9:50: “Eskola-eraginkortasunaren irizpideak eta erlazionatutako faktoreak”, Luis Lizasoain

9:50 -10:30: “Ebidentzian oinarritutako hezkuntza: erronkak eta hobetzeko proposamenak”, Marta Ferrero

10:30 – 11:00: “Funtzio Exekutiboen lehen agerpenak eta Hezkuntza Ekintza 0-1 gelan: inplikazioak Haur Hezkuntzarako”, Cintia Rodríguez

11:00 – 11:20: Atsedenaldia

11:20 – 11:50: “Irakurketa barneratzeko prozesua ebidentzia zientifikotik: bide-orri bat hezitzaileentzat”, Joana Acha

11:50 – 12:20: “Akatsa ikaskuntzarako aukera gisa”, Gregorio Luri

12:20 – 13:00: Solasaldia