euskaraespañol

Jardunaldia: Zer egin dezake Euskal Herriko Unibertsitatean bizikidetza arloan?

Noiz eta non

2018/10/25, 11:30 - 00:00

Kokapena

Antonio Beristain Areto nagusia - Carlos Santamaria Zentroa
Plaza de Elhuyar 2. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Deskribapena

MHLI ikerketa taldeak hausnarketarako jardunaldi bat antolatu du, honako izenburuarekin: ‘Zer egin dezake Euskal Herriko Unibertsitatea bizikidetza arloan?’. Sarrera irekia eta doakoa da.

 Ekitaldi honetan honako aditu hauek hartuko dute parte:

  • Idoia Fernández Fernandez, UPV/EHUko Berrikuntzaren, Gizarte Konpromisoaren eta Kulturgintza arloko errektoreordea.
  • Jon-Mirena Landa, UPV/EHUko Zuzenbide Penalaren katedraduna eta Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubideen arloko zuzendari-ohia.
  • Paco Etxeberria Gabilondo, UPV/EHUko Medikuntza Legalaren irakaslea eta Aranzadi Zientzi Elkartearen presidentea.
  • Mari Luz Esteban Galarza, UPV/EHUko Gizarte Antropologiako irakaslea.

Antolatzaileek diote: “Lau irakasle horiek eztabaidan jarriko dute zein izan behar duen EHUren papera Euskal Herrian eraikitzen ari den bizikidetzaren arloan. Era berean, bizikidetza horrek eskatzen dituen oinarri sendoen diseinua, Giza Eskubideetan zein bakean, eta horren inguruko ezarpenari buruz hitz egingo dute. Zein da EHUren egin beharra, lidergo intelektuala eta etikoaz bideratu behar du bizikidetzaren inguruko prozesua? Euskal Herriak izan dezake etorkizuna bizikidetza landu gabe?”.

MHLI ikerketa taldearen helburua da “memoria historikoaren errepresentazioak ikertzea (artearen genero fikzionaletan oro har, baina baita saiakera, kazetaritza eta bestelakoetan ere), bereziki XX. eta XXI. mende hasierako euskal kulturaren eta eremu iberiarraren esparruetan. Beraz, taldeak ikuspegi konparatzaile eta diziplinartekotik jorratzen du memoria historikoaren eremua, kontuan hartuz bai mintzaira artistiko bakoitzaren berezitasunak bai eremu iberiarraren baitako eremu nazional eta kultural ezberdinen nolakotasun partikularrak ere”.