euskaraespañol

‘Bizitza amaierako sufrimendua. Nola aurre egin?’ jardunaldiak

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2021/01/29, 19:00

Kokapena

Vitoria-Gasteiz (Araba)

Deskribapena

IRAGARRI Unibertsitate Elkarteak, EHUKultura, Vital Fundazioa eta Arabako Unibertsitate Pastoraltzaren babesarekin, ‘Bizitza amaierako sufrimendua. Nola aurre egin?' izeneko jardunaldiak antolatu ditu. Jarraitu ahal izango dira Vital Fundazioaren A aretoan (Dendaraba merkataritza-zentroa. Bakea kalea, 5 - 1. solairua. 01005 Vitoria-Gasteiz) edo modu birtualean Gasteizko Elizbarrutiko Youtube kanalean: https://www.youtube.com/channel/UCikWNo66Onve6HWtY3X1fmg.

Sarrera librea da, baina edukiera egungo egoerak mugatzen du eta zorrotz beteko dira indarrean dauden osasun arautegiak.

Ostiraleko saioa, urtarrilaren 29an, 19:00etan, izango da 'Zaintzaileek, profesionalek sufrimenduaren aurrean izandako esperientziak' izenburupean. Parte hartuko dute:

  • - Oscar Puelles Asarta, Arabako ESIko Medikuntza Aringarriaren Unitateko erizaina.
  • - Nerea Alonso González, Arabako ESIko Zainketa Aringarrien Unitateko psikologoa eta La Caixaren programako Santurtziko San Juan de Dios Ospitaleko Arreta psikosozialeko Unitateko kidea.
  • - Isabel González de Langarica, narriadura fisiko progresiboa duen gaixo baten senidea.
  • - Aurkezlea: Alberto Meléndez Gracia, Arabako ESIko Medikuntza Aringarriaren Unitateko medikua.