euskaraespañol

Kontakizun laburren XXIX. lehiaketa

  • Kronika

Lehenengo argitaratze data: 2021/04/14

Irudia

Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen Arabako Campuseko errektoreordetzak eta El Correok kontakizun laburren unibertsitate lehiaketaren XXIX. edizioa antolatu dute, Campuseko kultur jarduera garatzea bultzatzeko eta bertako akademiaz besteko jarduerak aberasteko.

Nahi duten guztiek parte hartu dezakete, baldin eta lehiaketa bereko aurreko edizioetan edo beste mota bateko lehiaketetan saritu dituzten lanen egileak ez badira. Parte hartzaile bakoitzak kontakizun bakarra bidali ahalko du; betiere, deialdian zehaztutako bideetatik.

Gaia librea da, baina El Correo de Álavan, egunkari horren 75 urteko historian zehar, argitaratu den albisteren batean inspiratuta egon behar da. Lanek 300 hitz izango dituzte gutxienez eta 500 gehienez, eta euskaraz edo gaztelaniaz idatzi ahalko dira.

Lanak aurkezteko epea 2021eko maiatzaren 4an amaituko da. Lehiaketak irauten duen bitartean, El Correok aurkeztutako kontakizunak argitaratu ahalko ditu bere edizio digitalean, izengoitiak erabilita.

Entrega epea amaitzen denean, epaimahai espezializatu batek aurkeztutako lanak baloratuko ditu eta bi sari emango ditu: gaztelaniazko kontakizun onena eta euskarazko kontakizun onena. Bakoitza 1.000 eurokoa izango da. Zenbateko horri indarreko legeriak ezarriko lituzketen atxikipen fiskalak aplikatuko zaizkio.

Lanak baloratzeko, beste irizpide batzuen artean, gaiaren edo edukiaren originaltasuna eta testuaren kalitate literarioa hartuko ditu aintzat epaimahaiak.

Epaimahaikideen gehiengo soilaz hartuko da saria emateko erabakia, eta hori apelaezina izango da. Epaimahaiak deliberazioetan sortutako gorabehera guztiak ebatziko ditu. Epaimahaiak hala erabakiz gero, saria emateke utz daiteke.

Informazio gehiago duzue webgunean.