euskaraespañol

Korrika, Donostian

  • Photocampus

Lehenengo argitaratze data: 2024/03/25

Irudia
Lekukoa eraman zutenak: Natalia Alonso Alberca eta Rafael Martín Talaverano irakasleak | Argazkia: UPV/EHU

NON: Donostia. NOIZ: 2024ko martxoaren 23an. NORK: UPV/EHU 
  

Larunbatean, martxoak 23, Korrikak Donostiako kaleak zeharkatu zituen. Natalia Alonso Alberca, Psikologia Fakultateko irakaslea, eta Rafael Martín Talaverano, Arkitekturako Goi Eskola Teknikoko irakaslea, izan ziren kilometroaren buru, UPV/EHUko unibertsitate-komunitatearen ordezkari gisa. 

Igandean, hamaika egunez 2.792 kilometroko ibilbidea egin ondoren, euskararen aldeko ekimen ezagun honen 23. edizioa Baionara, bere helmugara, iritsi zen korrika.

Instagramen etiketatuz zuen irudiak partekatzera animatzen zaituztegu @upvehu_gara

  
Saileko argazki guztiak Photocampusen. 

Zuk egindako irudi bat argitaratzea nahi duzu atal honetan? Bidal iezaguzu, mesedez, helbide honetara: campusa@ehu.eus