euskaraespañol

Korrika, Gasteizen

  • Photocampus

Lehenengo argitaratze data: 2024/03/19

Irudia
Lekukoa eraman zutenak: Beñat Garaio eta Paula Laita Munduko Hizkuntza Ondarearen UNESCO Katedrako kide biak | Argazkia: Nuria Gonzalez. UPV/EHU

NON: Vitoria-Gasteiz. NOIZ: 2024ko martxoaren 18an. NORK: Nuria González. UPV/EHU
 

Euskal Herriko Unibertsitateak bat egin du, aurten ere, Korrikarekin, euskararen aldeko ekimen herrikoiarekin. UPV/EHUk kilometro bat erosi du campuseko, eta beste ikastetxe batzuek ere beren kontura erosi dute.

Martxoaren 18an, Gasteiztik igaro zen, martxoaren 20ean, asteazkena, Ermua-Eibarretik, eta martxoaren 21ean, osteguna, Bilbotik pasako da. Zehazki, UPV/EHUk erositako kilometroa Deustuko zubia, 6 (Zubiarte parean) izango da, 19:16etik aurrera, hain zuzen ere.

Larunbaterako, martxoaren 23rako, Donostiatik igarotzea dago aurreikusita. Bertan, UPV/EHUk lekukoa hartuko du Tolosa hiribidean (Psikologia Fakultatetik gertu) 19:44tik aurrera.

Instagramen etiketatuz zuen irudiak partekatzera animatzen zaituztegu @upvehu_gara.


 
Saileko argazki guztiak Photocampusen.

Zuk egindako irudi bat argitaratzea nahi duzu atal honetan? Bidal iezaguzu, mesedez, helbide honetara: campusa@ehu.eus