euskaraespañol

ProEm sareak nerabeetan osasun mentala eta ongizate emozionala sustatzeari buruzko txostena argitaratu du; sarean UPV/EHUk parte hartzen du

  • Albisteak

Lehenengo argitaratze data: 2018/07/12

Irudia

Gazteetan osasun mentala eta ongizate emozionala sustatzeko diziplina anitzeko sareak (ProEm) txostena eta ibilbide orria argitaratu berri ditu, eta, horietan, nerabeetan osasun mentalaren eta ongizate emozionalaren ebaluazio psikologikoa eta sustapena hobetzeko premiak, gomendioak eta egungo egoera aztertzen dira. Sarean Maite Garaigordobilek parte hartzen du, UPV/EHUko Ebaluazio Psikologikoko katedradunak. Dokumentuaren buru Jaengo Unibertsitatea da; bertan, beste unibertsitate batzuetako ikertzaile espezializatuak ere inplikatu dira, besteak beste Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatekoak (UPV/EHU), bai eta erakunde klinikoak, orientatzaile, legelari eta gutxiengoen kolektiboak ere.

“Nahasmendu emozionalak gazteetan osasun publikoko arazoa dira, eta ez bakarrik gazteen beraien bizi kalitatean, ongizatean eta garapenean dakartzaten ondorio edo eragin negatiboengatik, baita kostu sozioekonomiko eta osasun kostuengatik ere”, azaldu du Luis Joaquín García Jaengo Unibertsitateko ikertzaileak eta sareko arduradun nagusiak. “Hala ere, nahasmendu horien diagnostikoari eta tratamenduari, osasunaren eta ongizate emozionalaren sustapenari eta nahasmendu mentalen prebentzioari buruzko ikerketak, azken urteotan nabarmen hobetzen ari bada ere, oraindik ere profesionalek eta ikertzaileek egiten duten lan nagusiki isolatua eta zatituaren ondoriozko zatiketa du bereizgarri”, esan du.

Testuinguru horrek eragile inplikatuen arteko lankidetza handiagoa sustatzera bultzatu zituen: osasun mentaleko eta beste diziplina batzuetako ikertzaile eta profesionalak, bai eta gazteak beraiek, familiak, legelariak ere, eta interes bereziarekin arrisku psikosozialean egon daitezkeen gutxiengoetakoak direnak. Premia horren ondorioz, dokumentu hau sortu da, inplikatutako eragile horietako bakoitzaren lanak, ezagutzak eta esperientziak eragin eta aitorpen handiagoa eduki ahal izateko, bai eta aplikagarritasun eta arrakasta berme handiagoa ere lortu nahi den amaierako helburuan: gazteen ongizate emozionala eta osasun mentala hobetzea.

Bere ikerketa lanean, nagusiki zazpi gabezia antzeman dituzte: nerabearen osasunaren eta ongizate emozionalaren alfabetizazio urria, eskoletan arazo mentalen identifikazio berantiarra eta tresna nahiko desegokiak, ongizatearen eta osasun emozionalaren eremuan eragile eta eskualdeen arteko baliabiderik eta koordinaziorik eza, osasun mentalaren gehiegizko medikalizatzea eta hari lotutako kostuak, osasuneko eta ongizate emozionaleko politikarik eza eta aurrekontu urria, ahultasun egoeran dauden talde batzuekiko eta gizarte gutxiengoekiko sentsibilizaziorik eza eta gazteek dituzten ohitura txarrak areagotzea eta komunikaziorako teknologia berrien gehiegizko erabilera.

Horiei irtenbideak ematen saiatzeko, PROEM sareko kideek eta laguntzaileek txosten horretan jaso dituzten lehentasun eta gomendioak prestatu dituzte. “Osasun mentalean alfabetizazioa areagotzeko, ikastetxeetan osasun mentalean espezializatuta dauden langileen kopurua areagotzeko, hezkuntzako eta lehen mailako arretako profesionalei prestakuntza emateko premia dagoela adierazteko mezua eman nahi dugu, bai eta osasun mentaleko politikak ezarri, osasun sare eraginkorragoa garatu eta arrisku faktoreak identifikatzeko ikerketa sustatzeko aurrekontua garatzeko, osasun mentala sustatzeko eta esku hartze eraginkorrak eta efizienteak garatzeko dagoen premiaren berri emateko ere”, esan du Luis Joaquín Garcíak.

Dokumentuaren oinarri apirilaren amaieran Jaengo Unibertsitatean egin zen nazioarteko topaketa eta ondoren PROEM sareko adituek zenbait alderdiren inguruan eztabaidatzeko egin zuten bilera dira. Lana honako hauek prestatu dute: osasun mentalean eta Jaengo Unibertsitateari –sareko buru da–, Universidad del País Vasco/ Euskal Herriko Unibertsitateari (UPV/EHU), Kordobako Unibertsitateari, Miguel Hernández Unibertsitateari, Deustuko Unibertsitateari, Rovira i Virgili Unibertsitateari, Madrilgo Unibertsitate Autonomoari, Madrilgo Complutense Unibertsitatea, Almeriako Unibertsitateari, Espainiako Urrutiko Unibertsitate Nazionalari edo Coimbrako Unibertsitateari (Portugal) dagozkien beste arlo batzuetan espezializatutako ikertzaileek eta erakunde kliniko eta osasun komunitarioko erakundeetako profesionalek , besteak beste, Associació Centre d’Higiene Mental Les Corts edo Instituto de Investigación Biomédica de Málagakoek, orientatzaileen kolektiboek, besteak beste Espainiako Psikopedagogiako eta Orientazioko Erakundeen Konfederazioak edo Andaluziako Juntako Hezkuntza Ordezkaritzako Hezkuntza eta Lanbide Orientaziorako Probintziako Talde Teknikoak, eta erabiltzaileek, besteak beste, Ayuda Mutua contra la Fobia Social, Trastornos de Ansiedad  Espainiako elkarteak edo Sociedad Española para el Estudio de la Ansiedad y el Estrés sozietateak edo Lesbiana, gai, trans eta bisexualen Estatuko Federazioak.