euskaraespañol

UPV/EHUk Klaustroaren bilera egingo du

Noiz eta non

2018/02/22, 09:30 - 00:00

Kokapena

Mitxelena entzunaretoa - Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbao (Bizkaia)

Deskribapena

Ostegunean, otsailak 22, 9:30ean lehenengo deialdian (10:00etan bigarrenean*), Bizkaia Aretoko Mitxelena Auditorioan (Abandoibarra etorbidea, 3. 48011 Bilbo), Klaustroaren bilera egingo da. Gai ordena honakoa izango da:

- Ikasleen, irakasle eta ikertzaile ez doktore iraunkorren eta gainerako irakasle ikertzaileen ordezkariak aukeratzea klaustroko mahairako.
- Ikasleen ordezkariak aukeratzea Klaustroko Estatutuen Batzorderako eta plaza hutsik egoteagatik, irakasle ikertzaile iraunkor doktore baten aukeraketa.
- Ikasleen ordezkariak aukeratzea Gobernu Kontseilurako.
- Gobernu Kontseiluan hutsik dauden plazen aukeraketa: irakasle ikertzaile ez doktore iraunkor baten aukeraketa eta Bizkaiko Campuseko dekano edo zuzendari baten aukeraketa.
- Aldezlearen urteko memoriariaren aurkezpena.

*Klaustroa lehenengo deialdian balioz eratzeko, gutxien dela kideen erdia bertaratu dela egiaztatu beharko da, errektorea eta idazkari nagusia barne, edo legez horiek ordezkatzen dituztenak. Lehenengo deialdian quorumik ez badago, bigarren deialdia 30 minutu beranduago izango da, eta Klaustroa balioz eratuko da kideen heren bat bertaratu dela egiaztatuz gero.