euskaraespañol

UPV/EHUk aurkeztuko du Letren Fakultateko Master Egunean graduondoko ikasketen eskaintza

Noiz eta non

Noiztik: 2020/02/26 Noiz arte: 2020/02/24, 11:00 - 00:00

Kokapena

Letren Fakultatea
Paseo de la Universidad 5. -01006- Vitoria-Gasteiz (Araba)

Deskribapena

“Presta zaitez zeure bidea jarraitzeko" lelopean, Master Eguna otsailaren 26an egingo da Letren Fakultatean (Vitoria-Gasteiz). Hiru campusetako unibertsitate ikastegietan egiten ari diren Master Egunetan zehar, UPV/EHUk graduondo-eskaintza zabal eta era askotakoa jakinaraziko du hurrengo 2020-21 ikasturterako. Aukera ezin hobea da titulazio ezberdinetako arduradunen eta irakasleen eskutik aurrez aurreko informazio zuzena jasotzeko.

Jardunaldia 11:00etan hasiko da eta 13 master aurkeztuko dira 15 minutuko saioetan, tituluetako irakasleek horietan interesa duten etorkizuneko ikasleei masterren ezaugarriak azalduko dizkiete (kontsultatu programa). Master berrien artean nabarmentzekoak dira Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko, Lanbide Heziketako eta Hizkuntzen Irakaskuntzako Irakasleen Prestakuntza masterrean modalitate erdipresentziala eta Hizkuntzaren eta Komunikazioaren Teknologiak Erasmus Mundus master berria.

Informazio saioak graduko azken mailan dauden edo unibertsitateko titulua duten eta master baten edo graduondoko beste modalitate batzuen bitartez espezializazio handiagoa eta prestakuntza jarraitua lortu nahi dutenentzat daude pentsatuta.

Jardunaldia lan txertaketarako baliabideei eta aurreko ikasleen esperientziei buruzko saioekin osatuko da. Saioak irekita daude interesatu guztiei.