euskaraespañol

Lehen pausoak unibertsitatean

  • Photocampus

Lehenengo argitaratze data: 2018/09/07

Irudia

UPV/EHUn lehen aldiz matrikulatutako ikasleak ezagutzen ari dira unibertsitate-bizitza. Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako campusetan, ikastegiek aurkezpenak egin dituzte. 2018/2019 ikasturtean, 8.281 ikasle berrik ibilbidea hasiko dute, iazko ikasturtearekin alderatuz ia %2 ikasle gehiago izango da. Guztira, aurten 33.000 ikaslek baino gehiagok hasi, jarraitu edo bukatuko dituzte unibertsitateko 86 graduak.

Ongi etorri!