euskaraespañol

Marta Macho Stadler eta Jaime A. Gil Lozano, 'Bilboko Ospetsuak 2019'

  • Albisteak

Lehenengo argitaratze data: 2019/12/11

Irudia
Marta Macho Stadler eta Jaime A. Gil Lozano. Argazkia: UPV/EHU.

Juan Mari Aburto Bilboko Alkateak eman ditu ezagutzera nortzuk izan diren lau hautatuak "Bilboko Ospetsuak 2019" izateko. Horietako bi UPV/EHUko irakasleak dira, Marta Macho Stadler eta Jaime A. Gil Lozano.

2001ean hasi ziren "Bilboko ospetsuak" izendapenak, eta xedetzat dute ezagutza agertzea beren ibilbidearekin hiriaren izen ona zabaltzen eta ezagutarazten laguntzen duten pertsonei eta entitateei.

UPV/EHUko sarituak:

  • Marta Macho Stadler, matematikaria. Dibulgatzaile zientifiko gisa egindako lanagatik eta zientzian emakumearen papera ikusgarri egiteagatik.
  • Jaime A. Gil Lozano, hortzen estetikaren arloan nazioarteko erreferentea. Bere izaera ekintzaileagatik eta Bilbotik profesional arrakastatsua izateagatik.

Datorren asteartean, abenduak 17, 20:00etan, ospatuko da "Bilboko ospetsuen" zerrendari gehituko zaizkion lau izendapen berriak banatzeko ekitaldia.
 
Informazio guztia, hementxe.