euskaraespañol

UPV/EHUren Uda Ikastaroen lehen zatira 8.204 lagun bertaratu dira

Abuztuaren 17an berrekingo dio bere jarduerari

  • Kronika

Lehenengo argitaratze data: 2015/07/30

Irudia
Aitziber Zubillaga, Vicente Gascón, Ana Arrieta, Carmen Agoues, Igor Álvarez eta Jose Luis de la Cuesta

UPV/EHUren Uda Ikastaroetara 8.204 lagun bertaratu dira Ikastaroak hasi zirenetik igarotako zazpi asteetan. Programatutako jarduera ezberdinetako askok bete-betean eman dute egungo egoeran.

Euskaraz egin diren Ikastaroen jarraipenari dagokionez, guztira orain arte 1.143 lagun hurbildu dira hizkuntza honetan burutu diren ekimenetara, horietatik 1.014 ikasleak eta 129 irakasleak izan direlarik.

Aurreko urteetan bezala, parte hartzaileen profila begiratuz gero, ez da unibertsitateko ikaslea toki nabarmenena hartzen duena, profesionalak baitira Uda Ikastaroetako jarduerak jarraitu dituztenen erdia baino gehiago.

Abuztuaren 17an, astelehena, bere ohiko prestakuntza-jarduerari berrekingo die UPV/EHUko Uda Ikastaroek Miramarren, eta irailaren 4ra arte luzatuko dira jarduerak. Tarte horretan, 27 ikastaro, tailer eta mintegi baino gehiagorekin, eta horien artean, hiru jarduera irekirekin. Ikastaroak guztiontzat izenekoen garrantzi berezia izango da ikastaroen bigarren etaparen ezaugarri nagusia eta bereziki, IRIZARrekin elkarlanean antolatuko direnena.