euskaraespañol

Gasteizko Enpresa ikasketen graduatu berriak

  • Kronika

Lehenengo argitaratze data: 2015/11/23

Irudia

Javier Garaizar Arabako Campuseko errektoreordea ekitaldiaren buru, eta Ramiro González Arabako diputatu nagusia, Borja Belandia Vitoria/Gasteizko udaleko alkateordea, Patxi Montaña La Vitorianako gerentea eta promozioaren aitabitxia eta Miren Artaraz eskolako zuzendaria izango ditu lagun zirelarik, Administrazio eta Enpresa Zuzendaritzako graduaren bigarren promozioko ikasleen graduazio ekitaldia egin zen Vitoria/Gasteizko Enpresa Ikasketen Unibertsitate Eskolako gradu aretoan.

Promozio honen aitabitxiak bere enpresako gestioaren alderdirik nabarmenen inguruan eman zuen hitzaldiaren ostean, diplomak banatu zitzaizkien ikasleei eta aintzatespena eskaini zitzaien promozioko espedienterik onenei, lehendabizikoz gradu amaierako lanerako jasangarritasun saria emanik, UPV/EHUn sortutako ekimen aitzindaria, ekonomia, gizarte eta ingurumenarekiko ikusmoldea hobekien integratzen duten gradu amaierako lan onenei eskainita.

Arabar beste erakunde batzuetako ordezkariak ere bertan egon ziren, hala nola, Julia Liberal AMPEAkoa, Daniel López de Armentia, ekonomialarien euskal elkargokoa, Dorleta López de Lafuente, Gasteiz ONekoa, titulatuko den ikasleen gurasoekin batera.