euskaraespañol

UPV/EHU eta GUREAK arteko kolaborazio hitzarmena

• Hitzarmen honi esker bi erakundeek harremanak estutu eta hainbat azterlan martxan jarriko dituzte

  • Kronika

Lehenengo argitaratze data: 2017/04/27

Irudia

Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/EHU) eta GUREAK erakundeak kolaborazio hitzarmena sinatu berri dute hainbat ekintza garatu ahal izateko unibertsitateko ikasleei Gureakeko inklusio soziolaboraleko enpresa eredua gerturatzeko asmoz.

Bi erakundeen arteko kolaborazioa ohikoa bihurtu da azken urtetan, izan ere, GUREAK aspaldi hasi zen UPV/EHUko unibertsitatean hitzaldiak ematen taldea osatzen duten enpresek eskaintzen dituzten lan aukerak ezagutzera emateko. Halaber, Unibertsitateak antolatzen dituen jardunaldietan parte hartu ohi du eta GUREAK-en egoitzara bisitak ere antolatu izan dira ikasleek gertutik ezagutu dezaten desgaitasuna duten pertsonen lanbideratzea helburu duen enpresaren egunerokoa.

Horrez gain, urtero 10 ikasle inguruk egiten dituzte praktikak GUREAK taldeko enpresatan.

Aurtengo berrikuntza nagusia UPV/EHU eta GUREAK Itinerary-ren arteko elkarlanari esker sortu den programa berria da, behar gehien dituzten pertsonak ahalduntzea xede duena. Froga pilotu honen bitartez adimen desgaitasuna duten hainbat pertsonek irakasle lanak egingo dituzte Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia fakultateetan. Ekimenaren azken helburua da pertsonen trebetasun soziolaboralak garatzea eta unibertsitate esparruan desgaitasuna duten pertsonen inklusioa indartzea.

GUREAK-en errealitatea ikertzeko azterlanak

Nabarmentzekoa da ere, aurki, UPV/EHUk parte hartuko duela euskal enpresa taldeak sakontzeko beharra duen hainbat gaien azterketan. Horien artean azpimarratzekoa da GUREAK-en plantillan gaixotasuna mentala duten pertsona kopuruaren igoerak planteatzen dituen erronken azterlana. Egun, badira gaixotasun mentala duten 1.000 pertsona baino gehiago GUREAK-en lanean. Errealitate honek planteatzen dituen erronken alderdi ezberdinak aztertu ahal izateko hausnarketa  sakona eta partekatua eskatzen du aditu, GUREAK erakundeko profesional eta gaixotasun mentala duten pertsonen aldetik.

GUREAK erakundeak proposatutako beste azterlanek behar gehien dituzten pertsonen parte hartze mailaren inguruan hausnarketa eskatzen du eta maila hori handitzeko gakoak identifikatzen saiatzea. Azken estudioak, desgaitasuna duten pertsonei lanpostu aldaketak edo igarotzeak eskaintzen zaizkienean aldaketekiko azaltzen duten erresistentziaren inguruan hausnartuko du.