euskaraespañol

Bizkaia Aretoa distiratsu Bilboko Gau Zurian

Arte ederretako ikasleen ‘Ipurtargien lorategia' izeneko argi eszenografiak eta publikoak elkarri eragin zioten

  • Kronika

Lehenengo argitaratze data: 2017/06/20

Irudia

Bilboko Gau Zuriaren ospakizuna dela eta, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen Arte Ederren Fakultateko Arte Garaikide Teknologiko eta Performatiboa Masterreko ikasleek ‘Ipurtargien lorategia'izeneko argi eszenografia bat proiektatu zuten Bizkaia Aretoko fatxadan, bertara hurbildu zen jende ugariarekin elkarri eragin ziotelarik.

Ikasleek lurrean banatutako argi-instalazioak eta jendearen ahotsen bidez erreakzionatzen duten laser izpiak prestatu zituzten. Horien bidez, kez betetako airean forma eta giro ezberdinak eratzen ziren, bisitarien ahotsek sortutako soinuaren maiztasunaren arabera aldatzen zihoazenak. Argi-eszenografiak Bizkaia Aretoko halla bereziki argiztatuko du, 2., 3. eta 4. solairuko leihatilez gain.