euskaraespañol

Gipuzkoako Erizaintzako promozio berria

  • Kronika

Lehenengo argitaratze data: 2019/09/27

Irudia

Musikene-Euskal Herriko Goi-Mailako Musika Ikastegiaren areto nagusian UPV/EHUko Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko (Gipuzkoa) aurtengo 114 tituludun berrien graduazio ekitaldia egin zen. UPV/EHUko errektore Nekane Balluerka, Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko dekano Joseba Pineda eta aipatutako ikastegiko koordinatzaile-dekanorde (Gipuzkoa) Jesus Rubio ekitaldiaren buru izan ziren. Bertan izan zen ere Osakidetzako Erizaintzako zuzendariorde-aholkulari Inmaculada Moro. Honek irakaspen hitzaldia eskaini zuen.